Terapiak

Pertsonak ezberdin egiten gaituena,
ez dira bizitzak ekarri dizkigun egoerak,
hauen aurrean nola erreakzionatzen degun baizik

(Victor Frankl)

Terapien helburua da ulertzen laguntzea nola zure jokabideak, zure emozioak eta zure bizitza ulertzeko moduak (batzuetan guztiz kontzientea izan ez arren), sentitzen zaren moduan sentiaraztera eta jokatzen duzun moduan jokatzera eramaten zaituzten.

Terapia saioetan, terapeutak eta laguntza eske datorren pertsonak elkarrekin erabakitzen ditugu landu beharreko helburuak. Nik terapeuta aditu gisa nire esperientzia eskeintzen dut eta laguntza eske datorren pertsonak bere bizitako esperientzia pertsonala ekartzen du. Bi esperientzion konbinazioarekin gehi aldaketarako borondatearekin terapiara datorren pertsonaren ongizatea hobetzea lortuko da.

Erregulazio eta eraldaketa prozesu guzti hau posible izango da banakako eta talde-terapiaren aldibereko konbinazioari esker, gehi urtean behin egingo degun sakontze asteburu erretiroarekin batera.

Bakarkako Terapia

Terapia indibiduala terapiara datorren pertsonaren behar espezifikoei arreta intimoagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzen dien espazio bat da.

Norberaren baitan eta bere inguruan benetan gertatzen ari denaren kontzientzia, autokonfiantza eta barne ahalduntzea izango dira terapia indibidualean lortutako arrakastarik handienak. Honek pertsona bizi-kalitate hobeago batera eta bere baliabideak handitzera eramango ditu bizitza-egoera berriei aurre modu eraginkorrago baten egiteko.

Lana mentalki, fisikoki, emozionalki, energetikoki, sistemikoki eta transzendentalki (edo espiritualki) egiten da aldi berean. Gizakia osatzen duten geruza desberdinak uztartuz.

Talde Terapia

Talde-terapia, aldi berean prozesu indibidualean dauden pertsonez osatutako talde espazio bat da. Talde-terapia, nahiz eta hasiera batean bulnerable sentiarazi talde baten elkarbanatzeak sortzen duen esposizioagatik, elkarren laguntzaz errealitatea hobeto ikusten laguntzeko eta norbere prosezuak indar eta babes gehiagorekin bideratzen lagundutzen duen espazio seguru bat da.

Bankarkako saiotan askoz sakonago lan egiten dugu, taldean aldiz bakoitzaren prozesu pertsonalek askoz ere abiadura eta indar handiagoa hartzen dute. Hori dela eta, bi lan egiteko moduak batera uztartzen ditut.

Testuinguru honetan, beste taldekide batzuekiko elkarreraginak saio indibidualetan erraz identifikatu ezin diren portaera-patroi eta emozioak ikusten lagun gaitzake. Talde dinamikek enpatia eta elkar ulertzea sustatzen dute. Are gehiago, parte-hartzaileek besteen esperientzietatik ikasteko eta feedback eraikitzaileak jasotzeko aukera eskaintzen dute.

Asteburu erretiroa

Urtean behin, normalean otsailean, baserri batean elkartuko gara ostiraletik igandera eta bertan terapian dauden beste pertsona batzuekin elkarbizitza asteburu bat pasako dugu. Non terapia intentsiboko programa bat diseinatuko dudan dinamika eta lan espezifiko jakin batzukin, pertsona bakoitzak landu behar dituen gaiak maila sakonago baten lantzeko aukera emango diguna. Honek lantzen ari garen gaiari argitasun, abiadura eta integritate handiagoa emango dio.

Erretiro hauetan parte hartu duten pertsona askok diote beraien bizitzak “klik” garrantzitsu bat egin duela bertan sentitu dituzten gauzei esker!

Saioak gaztelaniaz, euskaraz edota ingelesez izan daitezke. Eta saio presentzialak gomendatzen ditudan arren, beti ez da posible, beraz sarean lan egiteko aukera ere eskaintzen dut.

¿Non egiten dut lan?

Asteazken, Ostegun eta Ostiral

Antxo Jakituna hiribidea 26, 1 pisua – E3 ofizina; 20014 Donostia

Astelehen eta Astearte

Txalon Erreka 8, bajo ; 20720 Azkoitia

Telefonoa:
+34 652 202 467

WhatsApp:
+34 652 202 467

Helbide elektronikoa:
iokinberistain@hotmail.com

Helbidea:
Antxo Jakituna hiribidea, 26, 1-E3
20010 Donostia, Gipuzkoa

¡¡Jarrai nazazu!!

Jarri nerekin kontaktuan

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.
Nombre
Casillas de verificación
Erantzulea: Jokin Beristain Xedea: Zerbitzuei eta merkataritza-prospekzioari buruzko zure eskaerari erantzun ahal izatea Legitimazioa: Interesdunaren baimena Hartzaileak: Lotutako beste enpresa batzuk Eskubideak: Datuak atzitu, zuzendu eta ezabatzea, baita gehigarrian azaltzen diren beste eskubide batzuk ere Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure Pribatutasun Politikan