Nor Naiz
Benetan zarena ulertzea askoz garrantzitsuagoa da
izan nahiko zenukeen hori izaten saiatzea baino
(Krisnamurti)
Nire izena
Jokin Beristain
Arrasateko Unibertsitatean Industria Ingeniaritzan lizentziatu ondoren, pertsonak ulertzeko eta hauen motibazioen azpian zegoena ulertzeko interesa eta jakin-mina. areagotu zitzaizkidan. Hainbat herrialdetara bidaiatzen hasi nintzen, kultura berriak eta bizitza ulertzeko eta bizitzeko modu desberdinak ezagutuz. Horrek barne hausnarketa handi batera eraman ninduen... eta horrekin batera barne bidaia bat hasi nuen, non nire baitan zeuden argiak eta itzalak ezagutzen hasi nintzen. Baita hauen jatorria eta esanahia ere.
Pertsona bezala batez ere hurbila, dinamikoa, intuitiboa, sentibera, kuriosoa eta arduratsua naiz. Jende berria eta kultura berriak ezagutzea gustatzen zait . Jendearekiko binkulutan bereziki sentsibilitate handia dut, eta honi esker erraza zait ikustea bestea nola sentitzen den eta zein zirkulu energetiko edota psikoemozionaletan dagoen harrapatuta.
Psikoterapia edota hazkunde pertsonalaren mundua , niretzat, nire lanbidea izatetik haratago, nire aisialdia da, nire pasioa eta nire bizitzaren zentzua markatzen duena. Horregatik, etengabe ikasten ari naiz metodologia ezberdinetan sakonduaz eta etengabeko autoezagutza eta barne-eraldaketan diardut.
Jokin Beristain
Azken urteotan adar ezberdinetako eskola ezberdinetan trebatu naiz, gizakiok ditugun plano edo dimentsio ezberdinetako ikuspegi ezberdinekin. Eta ondorioztatu dut ez dagoela bide edo planteamendu “on” edo “bakar” bat. Gizakia dimentsio anitzekoa baita eta horregatik beren prozesu pertsonaletan laguntzen diedan pertsonekin nire ezagutza mailan dauden plano guztiak lantzen ditugu aldi berean: Mentala, Gorputza, Emozionak, Gorputz Energetikoa, Sistemika, Arima eta Espiritualitatea.
2004-2015
Ingeniari
Ikerketaren munduan hasi nintzen, gero enpresa bateko zuzendari bezela aritu nintzen eta nire ingeniari zikloa unibertsitateko irakasle bezala amaitu nuen.
2019-gaur arte
Psikoterapeuten Formatzaile eta Superbisore
Banakako zein talde saioak bideratzen ditut, bidelagun izan nahi duten pertsonentzat eta baita dagoeneko bidelagun diren pertsonei bideratzen ari diren prozuzak bideratzen laguntzeko.
2016-gaur arte
Ikastaro
eta Erretiroak
Sexualitatea, kudeaketa emozionala, maskulinitatea, harremanak, ahalduntzea, osasun mentala eta autoezagutza bezalako gai ezberdinen inguruko tailerrak eta erretiroak ematen ditut.
2012-gaur arte
Banakako
zein talde terapeuta
Banakakoan askoz sakonago lan egiten duzu, taldean bakoitzaren prozesu pertsonalek askoz ere abiadura handiagoa hartzen dute. Hori dela eta, normalean lan egiteko bi moduak uztartzen ditut.
Nire filosofia kontsultan
Uste dut oreka ezin hobea banaka zein taldean lan eginez aurkitzen dela. Alde batetik, banakako saioetan askoz ere sakonago lantzen duzu, taldean, berriz, bakoitzaren prozesu pertsonalek askoz indar, zabaltasun eta abiadura handiagoa hartzen dute.
Azken urteetan lortutako ibilbidearen eta esperientziaren ostean, 2022an, lortu dudan lan egiteko moduarekin oso koherentea den formakuntza bat sortu nuen. Prestakuntza honek goian aipatu ditudan ikastaro, formakuntza eta esperientzia guztiak barne hartzen ditu, gehi aipatu ez ditudanak, nire aurkezpena informazio gehiegiz ez saturatzeko.
Alkimia Eskola deitu nion. Alkimiak beruna urre bihurtzeko gaitasunaesan nahi du... eta metafora hau gustatzen zait, ikastaroaren oinarria bizitzak ekartzen dizkigun zailtasunak elikagai gisa hartu eta pertsona garatuagoak bihurtzeko gaitasuna garatzea delako. Hurrengo esteka klikatuz formakuntza zertan datzan zehatzago ikus dezakezu.