EZAGUTU GORPUTZ FISIKOA, GOGOA, EMOZIOAK ETA GORPUTZ SUTILA UZTARTZEAN LORTZEN DEN ESPERIENTZIA IZUGARRIA.
Psikoterapia somatikoa
Zure espazio segurua. Espazio paregabea, zeinetan, elkarrekin, hazkunde pertsonal izugarria lortuko dugun. Nire helburua beti izango da hutsetik, edo zauden puntutik, hasi eta bizitza osoago, orekatuago eta kontzienteago bateruntz bideratzea.
Izan zu zeu munduan ikusi nahi duzun eraldaketa
(M. Gandhi)
Terapiak
Banakako zein talde terapiak lantzen ditut, urtean behineko sakontze asteburu erretiro batekin batera. Terapien helburua da ulertzen laguntzea nola zure jokabideak, zure emozioak eta zure bizitza ulertzeko moduak (batzuetan guztiz kontziente izan ez arren), sentitzen zaren moduan sentiaraztera eta jokatzen duzun moduan jokatzera eramaten zaituzten.
Alkimia Eskola
Psikoterapia somatiko psikokorporala, konstelazioen eremu sistemiko eta energetikoa, intuizioa eta mundu transpertsonal eta almikoa batera uztartzen dituen formakuntza.
Neri buruz
«Nire lanbidea baino gehiago, nire pasioa da»
Nire izena Jokin Beristain Lopez de Zubiria da.
Pertsona bezala batez ere hurbila , dinamikoa, intuitiboa, sentibera, kuriosoa eta arduratsua naiz. Jende berria eta kultura berriak ezagutzea maite dut. Jendearekiko binkulutan bereziki sentsibilitate handia dut, eta honi esker erraza zait ikustea bestea nola sentitzen den eta zein zirkulu energetiko edota psikoemozionaletan dagoen harrapatuta.
Psikoterapia edota hazkunde pertsonalaren mundua, niretzat, nire lanbidea izatetik haratago, nire aisialdia da, nire pasioa eta nire bizitzaren zentzua markatzen duena. Horregatik, etengabe ikasten ari naiz metodologia ezberdinetan sakonduaz eta etengabeko autoezagutza eta barne-eraldaketan diardut. sino mi pasión y propósito de vida. Me mantengo en constante formación y autoconocimiento, explorando diferentes metodologías y enfoques.