Alkimia Eskola

Formakuntza

Pertsona bakoitzaren prozesu pertsonaletik, beste pertsonekiko bidelaguntza integratzaile holistikoruntz.

Ikastaro hau, batez ere, bakoitzaren prozesu pertsonalean sakondu eta norbere auto gidari autonomoak izaten ikasteako zuzenduta dago. Eta behin barne-autonomia hori txertatuta, beste pertsonen prozesu pertsonala bidelaguntzen ikasten dugu. Bai terapeuta formatu profesional baten bidelaguntzeko edo baita gure inguruko maiteei bihotzez bidelaguntzeko beraien bizi momentu zein prozesutan.

Impultso soziala

Nik, Alkimiako ikasle aurreratuekin batera, doako laguntza eskaintzen dut espazio terapeutiko baten beharra duten pertsonei, non zure prozesuan non zauden ikusten lagunduko dizugun... zer gertatzen zaizun eta laguntza eskatzera eraman zaituen gai hori sakonki ulertzen... zure bizitza guztiz bizitzen edo aurrera egiten uzten ez dizuten zauri emozional horiek zaintzen...

¿Guk zu laguntzea nahi?

SuperBisioa

Zer gertatzen da Alkimiako formakuntza amaitu eta nire lehen bezeroak izaten hasten naizenean? Kasu honetan superbisio-taldeak eskeintzen ditut, non hilero biltzen garen bidelaguntzen ari diren kasuak gainbegiratu nahi dituzten ikasleekin.

Formakuntzari buruz apur bat gehiago...

Zergatik deitzen diot Alkimia Eskola?

Alkimia beruna urre bihurtzeko gaitasuna da. Eta prozesu pertsonala ere horixe da: gure bizitzan bizi dugun egoera bakoitza... mingarria, gatazkatsua edo atsegina izan... esperientzia hori barne ikaskuntza bihurtzen ikasi eta barnean hazteko edota pertsona bezala heldutzeko erabiltzen ikastea. .

Nolakoa izango da Formakuntza?

Formakuntza hilabeteroko 17 modulutan banatuko da, guztira urte eta erdiko prozesu bat izanik. Denera 222 ordu izango dira. Lehenengo 11 moduluak pertsona bakoitzaren prozesu pertsonalera bideratuko dira batez ere eta norbere prozesu pertsonalaren gidari izaten ikasteko izango dira. Azken 6 moduluak beste pertsonen bidelagun izatera bideratuko dira, Inpultsu Soziala deitzen den prozesu baten formatuan. Fase hontan laguntza behar duen jendeari dohako bidelaguntza eskeiniko diogu eskola ordutan.
Proiektu hau, azken urteotan sentitzen ditudan bi barne bultzadei bizia emateko jaio den ikastaro bat da. Bat Barne bultzada eta bestea Kanpo bultzada.

Barne Bultzada

Psikoterapeuta gisa jende askori bidelaguntzen diot, bakarkako eta taldeko terapiak batera uztartuz. Laguntza eske etorri diren pertsona hauek barne-heldutasun maila batera iristen direnean eta gehiago nahi dutenean, formakuntza hau egitera gonbidatzen ditut terapian landutako kontzeptuak barruragotik ulertzeko eta autonomoagoak izan daitezen terapeuta propioak bihurtuaz. Honek beraien bizitzak ahalduntze eta barne autoritate integratuago batekin gidatzen laguntzen die, prozesu pertsonala etengabea baita, baina ez da beharrezkoa bizitza osoan terapian egotea.

Kanpo Bultzada

Azken urteotan, hainbat pertsonak esan didate psikoterapia eskoletan egin ohi diren 3 edo 4 urteko formakuntza luzeak baino, zerbait laburrago eta trinkoago baten beharrean daudela. Eta hortik zerbait kontzentratuagoa eta laburragoa sortzeko eskatu didate, ikasi eta irakatsi ditudan kontzeptu garrantzitsuenak integratuz.

Garaiak aldatu dira, eta gaur egun formakuntza interesgarri asko daude eskuragarri, eta barne garapen zabala duen jende askok ez du programa luzeetarako konpromisorik hartu nahi.

AAA

Telefonoa:
+34 652 202 467

WhatsApp:
+34 652 202 467

Helbidea:
Antxo Jakituna Hiribidea, 26, 1-E3
20010 Donostia, Gipuzkoa

¡¡Jarrai nazazu!!

Jarri nerekin kontaktuan

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.
Nombre
Casillas de verificación
Erantzulea: Jokin Beristain Xedea: Zerbitzuei eta merkataritza-prospekzioari buruzko zure eskaerari erantzun ahal izatea Legitimazioa: Interesdunaren baimena Hartzaileak: Lotutako beste enpresa batzuk Eskubideak: Datuak atzitu, zuzendu eta ezabatzea, baita gehigarrian azaltzen diren beste eskubide batzuk ere Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure Pribatutasun Politikan